LEGEZKO OHARRA–PRIBATUTASUN-POLITIKA:

  1. Enpresaren datuak

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10 artikuluarekin bat, enpresaren identifikazio-datuen berri ematen da jarraian:

  • Sozietatearen izena: NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.
  • I:F.K./I.F.Z.: A31112502
  • Sozietatearen helbidea: Aita Adoain kalea 219, behea, 31015 Iruña (Nafarroa)
  • Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 4553 orria, 35 folioa, 465.260 liburukia, 3. sekzioa, 1. inskripzioa.
  • Telefonoa: 848420700
  • info@gan-nik.es
  1. Jabetza intelektuala

Webguneko iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak, eta informazioa eta edukiak   jabetza intelektual edo industrialerako eskubideei buruzko legedia espainiarrak babestuta daude, NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-ren alde. Ezin da webgunea erreproduzitu eta/edo argitaratu, osorik edo zati batean, ez eta haren tratamendu informatikoa, banaketa, hedapena, aldaketa, eraldaketa edo deskonpilazioa egin ere, ez eta titularrari legez aitortutako gainerako eskubideak ere, NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k aldez aurretik idatziz baimendu arte.

Erabiltzaileak erabilera pertsonal eta pribaturako soil-soilik erabili ahal du webguneko materiala, eta erabat debekatuta du  merkataritza-helburuetarako edo legez kanpoko jardueretarako erabiltzea.   Jabetza intelektualetik etorritako eskubide guztiak NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k erreserbatuta daude.

NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A. aurreko baldintzak betetzen direla eta web-orrietan aurkezten diren edukiak behar bezala erabiltzen direla arduratuko da, eta, erabiltzaileak aipatu eskubideak urratu edo beteko ez balitu, sozietateari dagozkion akzio zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu horretarako.

  1. Datu pertsonalen babesa

NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-ren pribatutasun-politika

Zure datu pertsonalak fitxategietan txertatuko dira, eta NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A. (Helbidea: Aita Adoain kalea 219, behea, 31015, Iruña, Nafarroa) izango da haien arduraduna. Fitxategien xedea da webguneko formularioetan jasotako datuak kudeatzea, kontaktuen kudeaketa, komunikazio-ekintzak egitea, boluntariotza-proiektuetan interesa duten pertsonen parte-hartzea ahalbidetzea, eta kontsulta eta iradokizunei erantzutea. Edonola ere, zure baimena beharrezkoa izango da horretarako. Baimendu ezean, ezingo diogu zure eskaerari erantzun. Datuak betiko gordeko dira, zuk kontrakorik adierazi ezean.

Zure datuak ez zaizkio inongo entitateri lagako, zuk aldez aurretik horretarako baimena ematen ez baduzu.

Datuak eskuratu, aldatu, haien tratamendua mugatu, ezabatu, eraman, baliogabetu eta emandako baimena baliogabetzeko eskubideak gauzatu ditzakezu; horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu lehenago aipatutako helbidera edo posta elektroniko honetara, NANaren kopiarekin batera: info@gan-nik.es

Halaber, zure eskubideak gauzatzen ez badira, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu.

  1. Beste zenbait

A.- Cookie-ak:

Zure ordenagailuari buruzko informazioa lortu ahal dugu, IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile-mota barne, sistema administratzeko.  Gure webgunean nabigatzeko moduari buruzko datu estatistikoak dira.

Arrozoi bera tartean, Interneten, oro har, nola nabigatzen zaren jasotzen duen informazioa lor dezakegu; cookie-fitxategi biltegiratzen dugu zure ordenagailuko disko gogorrean horretarako.  Cookie-ek duten informazioa ordenagailuko disko gogorrean txertatzen da.

Cookie-ek gure webgunea hobetzen eta zerbitzu hobe eta pertsonalizatuagoa lortzen laguntzen digute. Hauek guztiak egin ditzakegu, zehazki, haiei esker:

  • Erabilera-zenbaki eta -patroiei buruzko estimazio bat egitea.
  • Zure lehentasunei buruzko informazioa gordetzea eta gure webgunea zure interesen arabera pertsonalizatzea.
  • Zure bilaketak bizkortzea.
  • Gure webgunera itzuli zarela antzematea.

Cookie-ak onartzeari uko egin diezaiokezu; horretarako, aldatu konfigurazioa nabigatzailean.  Dena den, konfigurazio hori aukeratzen baduzu, litekeena da ez iristea gure webguneko atalen batera edo gure zerbitzuren bat ez aprobetxatzea.  Nabigatzailearen konfigurazioa cookie-ak ez onartzeko moduan jarrita ez badago, gure sistemak cookie-ak sortuko ditu gure webgunera konektatzen zarenean.

B.NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k bere webguneko informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena aldatu ahalko ditu, aldez urretik abisatu beharrik gabe.

C.NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k honen bidez hitzematen du EZ DUELA PUBLIZITATE ENGAINAGARRIA egingo.  Ondorio horietarako, ez da publizitate engainagarritzat joko NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-ren webguneko ataletako edukian zehar egon litezkeen errore formal edo numerikoak, informazioa modu osatugabe edo okerrean tratatu eta/edo eguneratu izanaren ondorio izandakoak betiere.

Atal honetan ezarritakoarekin bat, errore horien berri izan eta berehala zuzentzeko konpromisoa hartzen du NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k.

D.- NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k konpromisoa hartzen du EZ DITUELA BIDALIKO MERKATARITZA-KOMUNIKAZIOAK HALAKOAK DIRELA IDENTIFIKATU GABE, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearekin bat. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-komunikaziotzat joko NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k BEZEROEI bidaliko dien informazio oro, baldin eta helburua bada NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-ren eta bezeroaren arteko kontratuzko harremana mantentzea, baita informatzea, prestakuntza ematea eta bezeroak enpresarekin kontratatuta duen zerbitzuaren berezko beste jarduera batzuk egitea ere.

E.– Erabiltzaileak webgune honetara sartzean eta/edo han dauden informazioak erabiltzean edozein arau aplikagarri beteko ez balu, NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k ez du horren gaineko erantzukizunik hartuko.

F.NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k ez du erantzukizunik hartuko webguneko informazio eta materien eta webguneak dituen programen erabileratik eragindako edo eragin litezkeen kalte-galeren aurrean, haien izaera edozein izanda ere. Erabiltzaileari hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara iristea ahalbidetzen dieten esteka (Links) eta hipertestuak ez dira NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-renak eta ez daude haren kontrolpean. Hartara, sozietateak ez du erantzukizunik hartzen ez haietan bildutako informazioaren aurrean, ez informazio horretatik erator litekeen edozein ondorioren aurrean.

G.NAFARROAKO INGURUMEN KUDEAKETA, S.A.-k ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek haienak izan gabe webgune honetan agertzen diren marka-izenen, produktu-izenen edo merkataritza-marken legez kontrako erabileraren aurrean. Halaber, ez du erantzukizunik hartzen webgune honetatik irits litezkeen webguneen esteken edukiaren osotasun, egiatasun eta legezkotasunaren aurrean.

H.– Laburbilduta, erabiltzea da webgune honetako zerbitzu, eduki, esteka eta hipertestuen erabileraren erantzule bakarra.