Izan ere, joan den martxoaren 17tik 19ra, International Woodpecker Conference konferentziaren zortzigarren edizioa egin da Poloniako Bialowieza basoan. Ehunetik gora lagun elkartu ziren, guztiak ere adituak eta ikertzaileak okilen eta haien oihan-habitaten biologian, kudeaketan eta kontserbazioan. POCTEFA Habios-ko hiru bazkide (GAN-NIK, Hazi eta CTFC) eta proiektuan sarturiko beste erakunde batzuk (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nafarroako Gobernua) bertaratu, eta okil gibelnabarrari eta okil ertainari buruzko komunikazioak emateaz gain, okil horien jarraipenei buruzko posterrak banatu zituzten. Halaber, proiektua zabaltzeko bideoa aurkeztu zen. Horri esker, Habios proiektuaren helburuak eta emaitzak zientifikoen aurrean zabaldu dira, eta ona ere izan da ideiak nahiz teknikak elkar trukatzeko.

POSTER